Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Flamenco meets Jazz

Dorantes, Adam Ben Ezra, Tim Ries, Pastora Galván

Abuztuak 23 21:00h - Baluarte

"Flamenco meets Jazz"

“Flamenco meets Jazz” ikuskizunak bi gako ditu, sormena eta benazkotasuna, eta hartan, musika munduko hiru izen handi elkartu dira:  Dorantes, Tim Ries eta Adam Ben Ezra, hirurak ere artista bikain askoak, konpositore ezagunak hesi musikalak eraisteagatik, jatorri ezberdineko musika-genero eta -estiloetako elementuak erabilita.

Dorantes nahitaezko izena da piano flamenkoaren munduan. Xehetasun oro zaintzen ditu teknikan; berritzailea da konposizioan, eta biribila, gauzapenean. Piano-jolea bi artista handiren bidelaguna izanen da bidaia paregabe honetan: batetik,  Tim Ries saxofonista bikainarena eta Rolling Stones taldearekin ohikoa izaten dena, eta bestetik, Adam Ben Ezra-rena, kontrabaxuaren birtuosoa eta fenomeno soziala. Pastora Galván bailaora sevillarra izanen dute kide, artista handia inondik ere, propio gonbidatua,  bai eta Javier Ruibalen perkusioa ere.