Iruña

Dolores
Partekatu:

Abuztuak 27 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

Dolores "La Agujetas" eta Domingo Rubichi

Manuel de los Santos Pastorren (Manuel “Agujetas”) alaba eta “Agujetas el Viejo”ren biloba, Dolores de los Santos Bermudezi (Jerez de la Frontera, 1960) sehaskatik heltzen zaio kantua. 1991n, Parrilla de Jerezek gitarrarekin lagundurik debuta egin ondoren, mundu osoan egin ditu emanaldiak, Mujerez eta beste disko batzuk (Juana del Pipa, La Macanita eta Moraito Chicorekin batera) plazaratu ditu, eta publikoaren eta hedabideen aitortza jaso du. Flamenco on Firen, Domingo de los Santos “Rubichi” gitarrista izanen du lagun, hori ere 1971n Jerez de la Fronteran jaioa eta Jerezko flamenko familia garrantzitsuenetako batekoa: Rubichitarrak. Rafael del Águila, Manuel Parrilla, Niño Jero edo Manuel Morao eta haren seme “Moraíto Chico”ren dizipulua, ukitu soil eta garbia du eta erritmo-zentzu markatua darabil, estilo jereztar petoenean.

Sarrera agortuak