Iruña

Diego del Morao e Israel Suárez 'Piraña'
Partekatu:

Abuztuak 29 | 20:00 h | Palacio Ezpeleta

Diego del Morao eta Israel Suárez 'Piraña'

Diego del Morao (Jerez de la Frontera, 1979) une honetako gitarra-jotzaile flamenkorik aitortuenetako bat da, bai estatuan, bai nazioartean. Familiaren eskola mantentzeko gauza izan da, eta halaber, haren gainean, bere musika sortzeko gauza. Moraíto Chicoren semea eta, beraz, flamenkoaren historia hurbileko leinurik garrantzitsuenetako baten kide, Diego El Cigala, Niña Pastori, José Mercé, Marina Heredia, Duquende eta Paco de Lucía artistak lagundu ditu. Flamenco on Fire 2021en, “Piraña” izanen du lagun, hots, munduko kaxoi-jotzailerik handienetako bat, Paco de Lucíarekin batera aritutakoa, eta jotze paregabe baten egilea 

Sarrera agortuak