Iruña

Derby Motoretas Burrito Cachimba
Partekatu:

Abuztuak 28 | 20:30 h | Zentral agertokia

Derby Motoreta's Burrito Kachimba

"Hilo negro Tour"

From Seville, this band concentrates time, sound and aesthetics. Their rock and roll comes Taldea Sevillakoa da eta garaiak, soinuak eta estetikak biltzen ditu bere baitan. Bere rock-and-rolla palio azpian heldu da; gogorra eta moztu gabea. 70eko hamarkadara eta etorkizunera begira. Alde batera eta bestera, norabide guztietan; egia esan, garrasiak lurraren soinua ekar dezan, haur zirenetik haiengan eragina izan duten nazioarteko erreferenteei uko egin gabe. Ez Paco eta ez Juan, hauek dira haien izenak: Dandy Piranha (ahotsa), Bacca (gitarra), Gringo (gitarra), Soni (baxua), Papi Pachuli (bateria) eta Machete Carrasco (sintetizadorea eta teklatuak).

Haiek berek diotenez, ‘Kinkidelia’ sortu dute; Movistarreko La Resistencia eta Late Motiv programetan parte hartzean erakutsi zuten hori. Kiko Veneno eta Rocio Marquezekin grabatu dute, baita Ara Malikianekin ere. Hiru albumek eta abesti ugarik bermatzen dute haien ibilbidea, kantu erdi psikodelikoak erdi estelarrak: ‘Las leyes de la frontera’, ‘El valle’, ‘Gitana’, ‘Aliento de dragón’. Gainerakoa, Nafarroarako. Zentral aretoan “Hilo negro” aurkeztuko digute, hau da, ondu duten azken disko arrakastatsua, taldeak zuzenekoan duen nortasunaren erakusgarri.