Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

David Lagos y Caracafé

Cómparte:

David Lagos y Emilio Caracafé

Abuztuak 25 13:30h - La Perla Hoteleko Balkoia

David Lagos kantaore jereztarrak Lámpara Minera saria irabazi zuenean, 20 urtetik gorako ibilbidea zeraman. Bere ahots konplize eta lagungarriak ederki lagundu ditu sorkuntza-lan flamenkorik aurreratuenak, eta bere kantaera moldakorra euskaraz ere entzun da Guggenheim Museoan, Richard Serraren eskulturen artean. David, halaber, sortzailea da eta sendo ari da kanturako bide berriak urratzen. 

Pata Negra eta Gritos de Guerra talde mitikoetako kide, Emilio Caracafé Las Tres Mil Viviendas auzoko kaleetan zaildu zen gitarrista gisa. Flamenkoko izen handientzat jo du, eta era berean, gizarte lan handia egin du  Alalá Fundazioko irakasle lanetan.