Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

David de Jacoba y Carlos de Jacoba.

Cómparte:

David de Jacoba eta Carlos de Jacoba.

Abuztuak 21 13:30h - La Perla Hoteleko Balkoia

David de Jacobak ahots paregabea dauka, inorena ez bezalakoa. Horrez gain, erritmoaren zentzu eta afinazio biribil-biribilak. Duquenderekin batera, Paco de Lucíaren taldeko kantaria izan zen, gitarra-jotzaile ospetsuak munduan barna egindako azken biran.

Carlos de Jacoba gitarraren promesa gazteetako bat da. Dotorezia dario bere jotzeko molde nobleari, bai eta grina ere. Bere gitarraren soinua hizkuntza unibertsala da, arras egokia bihotzean eta erraietan bilduta dauzkan magia eta sentimendua adierazteko.