Iruña

David Carpio y Francisco Vinuesa
Partekatu:

Abuztuak 28 | 20:00 h | Palacio Ezpeleta

David Carpio eta Francisco Vinuesa

Tradizio sendo baten oinordekoa, David Carpiok (Jerez de la Frontera, 1975) txiki-txikitatik sentitu zuen kantuaren deia, dantzako maisu batzuengana hurbilduta (Cristóbal ‘El Jerezano’, Chiqui de Jerez edo Carmen Mota). Hastapen hartan, maisuok kantuan garatzen lagundu zioten, Antonio El Piparen Konpainiarekin sartu aurretik. Hainbat jaialditan parte hartu du; besteak beste, Jerezko Jaialdian, Puebla de Cazallako La Reunion de Cante-n, eta La Union Jaialdian. Jereztarrak bi disko ditu merkatuan: ‘Mi verdad’, 2014an plazaratua, eta ‘Con la voz en la tierra’. 2021eko ekainean, Zinema Flamenko eta Etnografikoaren I. Jaialdiaren inaugurazio-galako zuzendari musikal eta artistiko gisa estreinatu zen, Jerezen, Felipa del Moreno eta La Reina Gitana protagonista zituen muntaketaren bidez.

Flamenco on Fire 2021en, Francisco Vinuesa gitarrista izanen du lagun (Malaga, 1985), hots, Manuel Liñan, Maria Juncal, La Farruca, Rafael de Utrera, Pedro Cordoba, Ana Morales, Daniel Doña, Rocio Marquez eta gisako dantzari eta kantariekin batera aritutakoa, besteak beste.

Sarrera agortuak