Colina, Carmona, Serrano & Barrueta
Partekatu:

Abuztuak 29 | 20:00 h | Gayarre antzokia

Colina, Carmona, Serrano & Barrueta

"Veinte Veinte"

Veinte Veinte eszena musikal nazionaleko lau talentu garrantzitsuenetakoen batasuna da; hitz batez, hizkuntza, sentiberatasun eta esperientzia ezberdinen uztarketa emankorra. Javier Colina (Iruña, 1960) kontrabaxuaren erreferentea da nazioartean, bere musika-tresna beti genero nahasketen zerbitzuan jartzen duena, jazzetik flamenkora doan tartean, bai eta Kubako musika tradizionalaren zerbitzuan ere.

Tete Montoliu, Bebo, Chucho Valdés, Diego ‘El Cigala’ edota Enrique Morente musikariekin egindako lankidetzak, dagoenekoz, gure tradizio musikalean sarturik daude.

Josemi Carmona (Madril, 1971) ardatza da flamenkoaren eta fusioaren azkenaldiko historian. Pepe Habichuela maisuaren semea, bere gain hartua du lau artista-belaunaldiren ondarea; lehenik, flamenko berrira iraultza ekarri zuen taldearekin (Ketama), eta geroago, berriz, bakarkako lanen bidez edota Paco de Lucía, Carles Benavent, Jorge Drexler eta Dave Hollandekin batera egindako lankidetzen bitartez.

Antonio Serrano (Madril, 1974) aho-soinuaren birtuosoa da, dagoenekoz erreferentzia jazz espainolaren barnean, eta gauza da, gainera, flamenkoaren, bluesaren eta poparen soinuetara naturaltasunez hurbiltzeko. Paco de Lucíaren taldeko kide izandakoa taldearen azken hamar urteetan, Europa osoko orkestra sinfonikoekin ere aritu da lankidetzan. 

Borja Barruetak (Bilbo, 1975) haurretan egin zuen bere lehenbiziko bateria, kartoizko kutxa bat, ontzi bat eta kanario baten kaiola erabiliz. Bere maisutasunari eta moldagarritasunari esker, Jorge Drexler, Perico Sambeat, Jorge Pardo, Ara Malikian, Niño Josele, Joe Lovano eta beste artista batzuekin aritu da oholtza gainean, grabazioetan ere parte hartu du Lee Towsend, Suso Saiz eta gisako produktoreekin, eta konpositoreekin ere aritu da lankidetzan; Alberto Iglesiasekin, adibidez.

Sarrera agortuak