Tutera

Carmen Linares
Partekatu:

Abuztuak 24 | 21:30 h | Gaztambide Antzokia

Carmen Linares et Pepe Habichuela

"40 años de flamenco"

Asturiasko Printzesa saridun ospetsuak lau hamarkada baino gehiago daramatza agertokietan. Eta hori ospatzen ari da bere azken proiektuan: ’40 años de Flamenco ‘; hots, leiho bat da atzera begiratzeko eta gaur arte egindakoa ikusteko.

Horretarako, Pepe Habichuelaren laguntza berezia izanen du. Jotze flamenkoaren mito bizia da eta joan ez den iragana irudikatzen du. Enrique Morenteren grabazio historiko batzuetan parte hartu zuen; Ketama taldearen bultzatzaileetako bat izan zen, eta haren bakarkako ibilbideak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina merezi izan zuen. Aipatzekoa da 70eko hamarkadatik hona Linareskoa lagundu duela haren ibilbideko une goren batzuetan, zuzenean zein estudioan.

Carmen Linares, berriz, XX. mendeko bigarren erdialdeko emakumezko ahots nagusia da. Linaresen prestatu zen, Madrilgo tablaoetan ikasi zuen eta, ondoren, munduko antzoki garrantzitsuenetan gailendu zen: New Yorkeko Carnie Hall, Sydney Opera House, Londresko Sadler ‘s Wells, etab.

“Antología de la mujer en el cante’ (beste batzuen artean, Pepe Habichuela gitarra-jotzailea aritutakoa) diskoak muga berriak ireki zituen eta, generoaren barnean, erreferentzia nagusia da. Carmen Linaresek (1953) Lorcaren eta Miguel Hernandezen poemak egokitu zituen, bai eta Borgesenak, Juan Ramón Jiménezenak eta beste hainbat egilerenak ere. Bada, printza horiek eta herri-poesiak elikatu dute bere diskoetako literatura. Adibidez, ‘Cantaora’, ‘Un ramito de locura’, ‘Raíces y alas’, ‘Locura de brisa y trino’ (Manolo Sanlucarrekin batera), ‘Canciones populares antiguos’ eta ‘Verso a verso’ abestiak. Kritika espezializatuak honela baiatu zuen aspaldian: flamenkoaren dama. Titulu hori Musikako Sari Nazionalarekin eta Compás del Cante sariarekin batera iritsi zen, besteak beste.