Carmen “la Talegona”
Partekatu:

Abuztuak 30 | 13:30 h | Plazuela San José

Carmen “la Talegona”

Carmen “la Talegona” (Kordoba, 1976) leinu ospetsu bateko kidea da eta bere jaioterriko Dantza Espainolaren eta Arte Dramatikoaren Eskolan ikasi zuen. 14 urtetik aurrera, artista ugarirekin aritu da; besteak beste, José Mercé, La Macanita, Chano Lobato, El Pele, Enrique Morente eta Aurora Vargasekin. Bakarlari ere nabarmendu da Manolete, Cristóbal Reyes, Antonio Canales, Rafael Amargo, Juan Andrés Maya eta Blanca del Reyren konpainietan.

Maistra da Casa Patas Kontserbatorio Flamenkoaren Fundazioan, Madrilgo “Amor de Dios” eskolan eta Uflamenco Flamenkoaren Goi-mailako Ikastegian. Gaur egun, bailaora bakarlari aritzeaz gain, dantza espainolerako eta flamenkorako duen metodologia irakasten du. 

Talegoneando ekarriko du Flamenco on Firera, hots, bere arbaso flamenkoen sustraietan arkatzen duen ikuskizuna. Lanean, inolako artifiziorik gabe erakusten du dantza adierazpen eta sentimendu gisa ulertzeko duen modua.

Sarrera agortuak