Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Bettina Flater Victor Guadiana

Bettina Flater eta Vic Guadiana

Abuztuak 22 19:30h - Civivox Condestable

"Women en mí"

Bettina Flater gitarra-jole norvegiarrak arrakasta lortu du gizonak nagusi diren musika-estilo batean, bere jatorria gorabehera. Marcos Flores, Manolo Sanlúcar eta flamenkoaren munduko beste izar batzuek norvegiarraren lankidetza izan dute ondoan. Mundu erdian barna ibili da bere gitarrarekin, bai eta flamenko-jaialdirik ospetsuenetan ere. Bettina, halaber, kantaria eta konpositorea da, eta bi arlo horiek flamenkoarekin uztartu ditu bere Women en mí proiektuan.

Bettinak eta Victorrek Bettinaren bi diskoetako gaiak joko dituzte, gitarra flamenkoaren eta iparreko ahots baten arteko topaketa esploratuta, fusio berritzaile eta liluragarrian. Horra Norvegiako tradizio musikalak eta autore-kantuak ingelesez, bestelako zapore original batekin. Victor Guadiana biolin-jole eta ko-produktore aritu da bi diskoetan. Haren birtuosismoa eta sentiberatasuna oso garrantzitsuak dira kontzertuan.