Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Belén López

Belén López

Abuztuak 26 23:30h Gaueko zikloa - 3 Reyes hotela

"Flamenca"

Belén López bailaora gaztea bost urte bakarrik zituenean igo zen lehen aldiz agertokietara, gaur egun oraindik ere erakusten dituen indar eta kar handiz. Cante de las Minas de La Unión Jaialdiko Desplante 2016 saria, Corral de la Pachecako Artista Berririk Onena 2005ean, eta Mario Maya Flamenko Sari Nazionala 2004an, lorpen nabarmenez eta proiektu arrakastatsuz beteriko ibilbide oparoa egina du. Veronako Arenako eta La Corrala de la Danza taldeko dantzari nagusia izan zen. Bere kasa egindako lehen ikuskizuna aurkeztu ondoren, zaleek gehien eskatzen duten figuren artean dago egungo dantza flamenkoaren barnean.

Apaingarririk eta argudiorik gabe, dantzaren hizkuntza soilik erabiliz, Belének bere arima biluztuko du, den bezalakoa agertzeko. Flamenko hutsa da, eta musikak lekua kenduko ote dion beldurrik gabe, ibilbide sakona eskainiko digu bere dantzarik berezkoenean barna, indarrez eta nortasunez beterikoa, teknika apain-apaina oinarri duela, beti bihotzaren zerbitzuan jartzen duena.