Antonia Jiménez
Partekatu:

Abuztuak 27 | 19:00 h | Civivox Condestable

Antonia Jiménez

Antonia Jiménez (El Puerto de Santa María, 1972) egungo eszena flamenkoaren gitarra-jotzailerik ospetsuenetako bat da. Madrilgo tablaoen eszenan eskarmentua hartutakoa, Manuel Liñan, Marco Flores, Olga Pericet eta dantza munduko beste artista batzuk ezagutu ditu, eta haiekin ari ohi da lanean mundu zabaleko agertoki handietan nahiz jaialdietan. Bere ibilbidean, Carmen Linares, Rocío Márquez eta beste kantaore batzuekin batera aritu da; lankidetzan ere Hsin Music Chinese Music Orchestra Taiwango orkestrarekin, eta Tocaoras eta Flamencas, fuerza y duende dokumentaletan ere parte hartu du. Flamenco on Firen, berak ondutako hainbat printza emanen ditu gitarra flamenkoa omentzeko, tradizioa ikuspegi garaikidetik interpretatuta.

Sarrera agortuak