Tutera

Ángeles Toledano y Benito Bernal
Partekatu:

Abuztuak 25 | 12:20 h | Plaza de los Fueros

Ángeles Toledano eta Benito Bernal

María de los Ángeles Martínez Toledano (Villanueva de la Reina, 1995) 7 urte zituela hasi zen kantatzen aitatxiren eskutik. Ángeles Toledano da agertokiann. Ikasketan eta bilakeran bide luzea egin ondoren, birak egin ditu Estatu Batuetan eta Mexikon barna «Gazte Flamenkoen Belaunaldi Berria» ikuskizuna San Frantzisko, Houston, San Diego, Tijuana eta beste hiri batzuetan emateko; zehazki, Santa Clarako (Kalifornia) Mountain View Center zentroan eta San Diegoko (Kalifornia) The North Chapel-en aritu da, besteak beste. 20 urte doi zituela, Paco Peña gitarra-jotzaile ospetsu kordobatarraren konpainian sartu zen, eta harekin batera, hainbat bira egin ditu «Patrias» eta «Requiem por la Tierra» ikuskizunak emateko. Azken urteetan, emanaldi nabarmenak egin ditu zinez, haien artean Madrilgo Musikaren Auditorio Nazionalean, Arcángel cantaore ospetsuaren bidelagun; Kordobako Gau Zurian, Remedios Amayarekin batera, edota MISA jaialdian (Music in the Summer Air), Ángel Muñozen “Claroscuro” ikuskizunean, Shangain (Txina).

Benito Bernal gitarrista gaztea izanen du lagun (Villanueva de los Castillejos, Huelva, 1998). Bernal hainbat musikarirekin batera aritu da, hala nola Sergio de Lope, Diego Guerrero edo Arcangelekin.

Sarrera agortuak