LIZARRA

Ángel Ocray y Luis Chaves 'El Piti'
Partekatu:

Abuztuak 20 | 13:00 h | Plaza San Martín

Ángel Ocray y Luis Chaves 'El Piti'

Iruñean sortua, Ángel Ocray flamenko fusioaren aitzindari eta bultzatzaileetako bat da Nafarroan. Bakarka lotu zitzaion bideari, 2003an Nafarroako Artista Gazteen Topaketetako kantautoreen modalitatea irabazi ondoren. Geroago, Sintiendo el alma bakarkako diskoa plazaratu zuen. Luis José Chaves “Piti”, bestalde, Iruñean bizi den gitarra-jotzaile extremadurarra da, eta dantza eta kantu flamenkoa lagunduta egin du bere bidea hainbat konpainiatan. Horrez gain, irakaskuntzan dihardu eta gitarra ere jotzen du dantzarako Nafarroako, Donostiako edota Gasteizko hainbat eskolatan. 

F on Firen, kantu eta gitarra errezitaldiaren bidez, Nafarroa omenduko dute, bai eta Sabicas maisua ere, hau da, arte flamenkoaren sortzaileetako bat eta haren hedatzailea nazioartean.

Sarrera agortuak