Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Alba Heredia eta Mikel Belascoain

Abuztuak 25 19:30h - Plaza del Ayuntamiento

"Maga"

“Maga” ikuskizunak zuzenean eta bizitasunez aurkeztu nahi dizkio ikusleari flamenkoaren sustraiak eta magia. Mikel Belascoainek zuzendurik, ikuskizunak arte eta eszenografia proposamen sendo bat fusionatu du Alba Herediaren dantzarekin, hots, flamenkoan etorkizun oparoa duen gaztearen dantzarekin. Neskak sustrai sakoneko eta bizitasun handiko dantza moldea ekarriko digu, pintura eta zinema arloko eszenografiak indartuta, ikuslearen liluragarri.

Interpretazio primarioa planteatzen da, sustraietatik heldu dena, irrazionala eta anarkikoa, emakumea erdigunean jartzen duena, artearen magia emateko eta irudikatzeko, betiere Luis Mariano Renedoren gitarraren eta Yorrick Troman biolinaren bidez. 

Ikuskizuna 4 pintura-lanez osatua dago, laurak ere formatu handikoak, pinturaren tradizio espresionistan inspiratuak, karga kolorista eta sinboliko handia dakartela.