Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Afra Rubino y Nasrine Rahman

Afra Rubino eta Nasrine Rahmani

Abuztuak 22 12:00h Flamenco en los Balcones - Balcón Calle La Mañueta

Afra Rubino gitarra-jolearen ama italiarra da; aita, berriz, suediarra. Sevillako Cristina Heeren Fundazioan jaso zuen prestakuntza. Etengabe ari da lanean bere adierazpen artistikoa garatzeko, bere kantuak sortzeko, bere belarriak irekitzeko eta bere ahotsa aurkitzeko. 

Gaur egun, Goteborgen bizi da. Flamenkoari buruzko hitzaldiak emateaz gain, gitarra-jole profesionala da. 

Nasrine Rahmani Australian jaioa da; ama mauritaniarra du; aita, berriz, irandarra. Espainiako adituen iritziz, eszena flamenkoa hobekien ordezkatzen duen emakume perkusio-jolea da. Gazte izanagatik ere, figura handiekin lan egin du, hala nola Montse Cortés, Jorge Pardo eta Juanito Makandérekin. Finezia, inprobisatzeko gaitasuna, eta hizkuntzaren sakontasuna; horra haren dohainak. 

Afrak eta Nasrinek errezitaldi flamenko bat eskainiko dute, magiaz, freskuraz nahiz pieza herrikoiz beterikoa, haiek berek ondutako printzak emateko.