Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Afra Rubino y Nasrine Rahmani

Afra Rubino eta Nasrine Rahmani

Abuztuak 21 19:00h - Mesón del Caballo Blanco

"Inaugurazio ekitaldia"

Jaialdia irekitzeko ekitaldian, Afra Rubinok eta Nasrine Rahmanik errezitaldi flamenko bat eskainiko dute, magiaz, freskuraz eta haiek berek ondutako konposizioz beterikoa.

Afra Rubinoren ama italiarra da; aita, berriz, suediarra. Sevillako  Cristina Heeren Fundazioan ikasi zuen. Gaur egun, Göteborgen bizi da. Flamenkoari buruzko hitzaldiak emateaz gain, gitarra-jole profesionala da. 

Nasrine Rahmani Australian jaioa da; ama mauritaniarra du, eta aita, berriz, irandarra. Espainiako adituen iritziz, eszena flamenkoa hobekien ordezkatzen duen emakume perkusio-jolea da. Gazte izanagatik ere, figura handiekin lan egin du, hala nola 

Montse Cortés, Jorge Pardo eta Juanito Makandérekin. Finezia, inprobisatzeko gaitasuna, eta hizkuntzaren sakontasuna; horra haren dohainak.