Flamenco on Fire

Flamenco on Fire Fundazioa Iruñean sortu zen 2014an, flamenkoa zabaltzeko eta sustatzeko. Flamenkoaren kultura ikertu, berreskuratu eta zaintzea du helburu, bai eta kantu, dantza nahiz gitarra-jotze flamenkoa erakutsi eta hedatzea ere. 

Fundazioaren ekimen nagusietako bat Flamenco on Fire Jaialdia da, 2014an Iruñean jaiotakoa, Eszena flamenkoaren egungo egoera agerrarazteko ekimen bat sortzea izan zuen xede. Gure artea etengabe ari baita bilakatzen eta, jaialdiaren bidez, ederki astindu dira iraganeko topiko zaharrak. 

Iruñean jaiotako Sabicas maisua ardatz hartuta, Flamenco on Firek gitarristaren filosofia berbera darabil hark bezala flamenkoa mundu zabalean ezagutzera emateko. Horrela, 2014tik aurrera, jaialdiak ez du huts egin eta urtero egin da artistarik nahiz proposamenik adierazgarrien eta berritzaileenak oholtza gainera ekartzeko, betiere tradizioa eta historia errespetatuta, baina, aldi berean, egungo flamenkoaren tankerarik berriena erakutsita. Horrela, aurretik egindako sei edizioen bidez, Flamenco on Fire, gaur egun, jaialdi aitzindari eta paregabea da, arte flamenkoaren erreferentzia Espainian eta nazioartean, egungo sortzaileen lanak zabaltzen dituena.  

Zabalkundea egiteko borondate horrekin bat, Flamenco on Firek kaleko kontzertuak eta jarduerak antolatu nahi izan ditu doan, bai eta ikerketa jardunaldiak, tailerrak eta ikus-entzunezko zikloak ere, jende guztiak arte flamenkoa bizi, ezagutu eta partekatzeko aukera izan dezan. Arrazoi hori bera dela medio, hainbat elkarterekin aritu da lankidetzan, hala nola Nafarroako Elkarte Ijitoen Federazioarekin (Gaz Kaló). Horrez gain, Tandal Proiektua ari da prestatzen, hots, flamenkoaren zabalkundea maila guztietan (ikusleen artean, sektoreko musikarien profesionalizazioa…) sustatu nahi duen ekimena, teknologia baliatuz. Ekimena laster iragarriko da.  

2020ko edizioaren bidez, Flamenco on Firek berriz ere proposamen artistiko zaindua eskainiko du, flamenkoaren adar guztiei erreparatuta, eta publikoari sentsibilitate ezberdinak eskainita, etengabe bilakatzen ari den arte bizi horretara era batera zein bestera hurbiltzeko aukera emanda.