Kontzientziazio, informazio eta arduraz jokatzera deitzeko kanpaina.

Flamenco On Fire Fundazioak osasun arloko jarraibide eta gomendio hauek ezarri ditu Flamenco on Fire Jaialdiaren VII. edizioa egin bitartean garatuko diren emanaldi eta jarduera guztietarako, ikusleek, artistek eta jaialdiko taldeak bete eta jarraitu beharrekoak.. 

Jarraibideak Estatuko eta Nafarroako Foru Komunitateko araudi indarduna betetzeko ezarri dira. Gomendioek, berriz, oinarri dute INAEMek (Kultura Ministerioa) Jarduera Eszenikoa eta Musika Berrasteko Jardunbide Egokien Gidan ezarritakoa, arte eszeniko eta musikaletako ikuskizunak egiteko. 

Flamenco On Fire Fundazioak komunikazio kanpaina bat sustatuko du bere bitartekoak erabiliz, #OnFireArduratsua goiburu hartuta, jarraibide eta gomendio hauek sustatu eta zabaltzeko. 

Jarraibide eta gomendio hauek betetzea ardura-ariketa bat da eta ikusle nahiz artista guztiek eta jaialdiko antolaketa taldeak hartu behar dituzte bere gain.

Zer egin behar duzu jaialdira etorri baino lehen?
  • Covid-19arekin lotuta dagoen inolako sintomarik izan baduzu, izan zaitez arduratsu eta gelditu etxean.  
  • Azken egunetan, Covid-19a duen kasu positibo batekin kontaktuan egon bazara, izan zaitez arduratsu eta gelditu etxean.
Zer egin behar duzu jaialdian zauden bitartean?
  • Jarraibide eta gomendio hauek bete. 
Zer egin behar duzu jaialdira bertaratu eta gero?
  • Behin jaialdia bukatuta, edo emanaldira joan eta huraxe amaitu ondotik positiboa ematen baduzu, jarri harremanetan jaialdiarekin, osasun arloko agintariei horren berri emateko. 
Jaialdira bertaratzeko oinarrizko irizpideak
  • Musukoa nahitaez erabili beharra.
  • Desinfekzio neurriak nahitaez erabili beharra. 
  • Pertsonen arteko tartea.
  • Ikuskizunetan ezin da erre.   
  • Edukiera mugatuak jarduera guztietan.
  • Gonbidapena eduki behar da doako jarduera guztietarako. 
  • Sarrera eduki behar da ordainpeko jardueretarako. 
  • Pertsonen trazabilitatea, osasun xede hutserako. 
  • Barruti guztietan sartzeko kontrolak. 
  • Jarduera guztiak publikoa eserita dagoela eginen dira.
  •  
Musukoaren erabilera, higiene neurriak, pertsonen arteko tartea eta erretzeko debekua
  • Musukoa jaialdiko barruti guztietan erabili behar da.
  • Pertsonen artean, 1,5 metroko segurtasun tartea mantendu behar da. 
  • Publikoa jaialdian sartzeko sarbide guztietan dagoen gel desinfektatzailea erabili behar da.
  • Ikuskizunetan ezin da erre.    
  • Musukoa jaialdiko barrutietan erabiltzen ez bada, antolatzaileek ahalmena izanen dute betebehar hori urratzen duen jendea kanporatzeko. 
Edukiera-mugak, gonbidapenak eta sarrerak
  • Jaialdiko jarduerak egiteko barruti guztietan edukiera-muga izanen da, sarrera kontrolatuko da, sarrerak eta gonbidapenak izendunak izanen dira, sarrerak aurrez esleituko dira eta publikoa eserita egonen da. 
  • Sartu gure www.flamencoonfire.org webean eta argibide guztia eskuratuko duzu bai jaialdiko jarduerez, bai gonbidapenak nahiz sarrerak eskuratzeko moduaz. 
  • Zoaz emanaldietara gutxienez saioak hasi baino 45 minutu lehenago. Barrutietako ateak ikuskizun bakoitza hasi baino ordubete lehenago irekiko dira. Behar-beharrezkoa da jende metaketarik ez sortzea ikuskizunean sartzean edo ateratzean. 
  • Doako sarrera duten jarduera guztietan: gonbidapen bat eduki beharko da emanaldian sartzeko. Gonbidapena zure gailu mugikorrean deskargatu beharko duzu (QR kodeen edo barra-kodeen bidez). Publikoak ez du gasturik ordaindu beharko gonbidapena eskuratzeko kudeaketa egiteagatik. 
  • Ordainpeko jardueretan, kasuan kasuko sarrera erosiz sartu beharko da barnera. 
  • Gonbidapena edo sarrera eskuratu baino lehen, erregistro-datuak eman beharko dira, agintari eskudunek ikuskizunetara bertaratzen diren guztien trazabilitatea eta miaketa egiteko parada izan dezaten. 
  • Aretozain talde bat arituko da publikoa bere jarlekuetan kokatzeko eta jende metaketarik ez izateko.
  • Barrutietan sartzeko pasabide guztietan, desinfekzio guneak jarriko dira, eta publikoak nahitaez erabili beharko ditu.
  • Ikuskizun guztietako jarlekuak aurrez esleituko dira; ziurtatu zure jarlekuan eseri zarela, ez da zilegi kokapenez aldatzea, ezta aulkien banaketaren antolaera aldatzea ere, pertsonen arteko segurtasun tartea urratuko litzatekeelako, bai eta barrutia husteko ibilbide aurreikusiak ere. 
  • Doako jardueretarako aulki guztiak legeak ezarritakoarekin bat jarriko dira, segurtasun tartea mantentzeko; aulkiak binaka paratuko dira familia edo bizikidetza-unitate bereko kideentzat, eta ez da inola ere kokapenez aldatzeko aukerarik izanen. 
  • Ikuskizun bakoitza hasi eta bukatu ondoren, enpresa espezializatu batek barruti bakoitzeko aulkiak desinfektatuko ditu, bai eta jendearen eskura dagoen materiala ere.
  • Atari zabaleko barrutietan egiten diren ordubetetik gorako ikuskizunetan, WC kimikoen protokolo bat ezarriko da, etengabe garbitu eta desinfektatuta. 
  • Publikoa mailaka aterako da ikuskizunak bukatutakoan, jarleku sektoreen arabera edo ilaraka, antolatzaileen oharrekin bat. 
  • Ez da zilegi izanen poltsarik, poltsa handirik, motxilarik o maletarik ekartzea barrutietara; horrela, jaialdiko segurtasun taldeak ez ditu aztertu edo miatu beharko. 
  • Inolako zalantzarik baduzu, jo aretozainengana edo antolaketan ari diren langile identifikatuengana, edo deitu jaialdiko telefono lineara.
  • Ikuskizun guztiak egunez eginen dira, Ziudadela XXIM Agertokia izan ezik, goizaldeko 01:00ean bukatuko baita, goizaldeko ordu biak baino lehen barrutia husteko, ikuskizunak bukatzeko araudiarekin bat. 
  •  
Covid-19ari buruzko komunikazio bideak, jaialdiak iraun bitartean

Bi komunikazio bide ezarriko dira publikoarentzat bai osasun neurriez, bai antolaketa protokoloez, bai portaera desegokiez, bai eta Covid-19arekin loturiko egoera guztiez ere. Bata telefonoz; bestea, posta elektronikoz.

Telefono linea eskura egonen da jaialdiak iraun bitartean, 09:00etatik 15:00etara (abuztuaren 26tik 30era). 

Posta elektronikoko kontua jaialdia hasten denetik egonen da eskura ekimena bukatu eta hogei egun pasa arte (2020ko abuztuaren 26tik irailaren 19ra). 

Komunikazio eta prebentzio politika
  • Flamenco on Firek ikuskizunei buruzko informazio foileto, esku-egitarau eta paperezko euskarri oro  ezabatu ditu.
  • Data, ordutegi, segurtasun neurri, informazio artistiko eta sarrerak nahiz gonbidapenak eskuratzeari buruzko argibide guztia jaialdiko kanal digitalen eta webaren bidez egonen da eskura.
  • Jaialdiko jardueren gaineko publizitateak QR kodeak erabiliko ditu, jendea kanal digitaletarantz bideratzeko, ikuskizunei buruz behar den argibide guztia ematen baitute.
Artistak, Hornitzaileak eta Antolatzaileak
  • Ezarri eta beteko dira araudiek xedatutako neurri guztiak, hala nola Lan Arriskuen Prebentzioa, Autobabeserako Plana eta Kutsadurei aurrea hartzeko Sistemak. 
  • Jaialdia egin bitartean, Covid-19aren Kudeaketa Eskuliburua banatuko zaie artista, hornitzaile eta langile guztiei. Neurri teknikoak, higienikoak eta antolaketakoak zehazturik daude. 
  • Antolatzaileek aurrez emaniko zerrendan ageri diren langile eta artistak soilik sartuko dira barruti bakoitzeko kamerinoen eremuetara eta agertokira. 
  • Konpainiakoak eta jaialdiak izendaturiko lan taldekoak ez diren pertsona guztiek guztiz debekatua dute lan eremuetan sartzea.  
  • Lan eremuetan eta kamerinoetan sartzeko gune bakoitzean, behar diren segurtasun langileak ezarriko dira, leku horietan sartzeko kontrola egite aldera, betiere konpainiari buruz eta jaialdiko ekoizpen taldeari buruz eginik dauden zerrendekin bat. 
  • Baluarte auditorioan eta Gayarre Antzokian, bete eginen da bertako protokoloetan aurreikusitakoa, bai eta auditorioaren lan eta irteera ordutegietarako ezarritakoa ere, kontratuarekin bat. 
  • Ez da zilegi artistaren disko sinadurarik, ez haren merchandising materialik,  meet & greet edo gisakorik, ezta ikuskizuneko publikoarekin inolako topaketarik egitea ere, jaialdia eginen den barrutietan.  
  • Badago berezko protokolo bat artistak berehalakoan ateratzeko, ikuskizun bakoitza bukatzean.
  • Barne prestakuntzarako saioak eginen dira jaialdiko antolatzaile eta laguntzaile guztiekin jarduketa protokoloen gainean. 
  • Jarduketa protokoloak ezarriko dira, kasurik sumatu eta atzematen bada. Protokoloak, halaber, langile sintomatikoetarako eta sintomarik ez dutenentzako.
Prentsa
  • Artistak elkarrizketatzeko lekuak egokituko dira, gomendatzen den tartea beteta. 
  • Materiala, mikrofonoak, kaskoak, etab. desinfektatzeko neurriak. 
Ikuskizunen ondot
  • Flamenco On Firek arduraz jokatzeko gomendioa eta deia egin nahi die ikusle guztiei, bai eta jaialdiko ekoizpen arloko eta talde artistikoko kide guztiei  ere, jaialdiak iraun bitartean; bereziki, ikuskizunetan eta behin saioak bukatzean, betiere publikoaren, artisten eta antolaketa taldeko kideen segurtasunerako. 
  • Gogoratuko dugu berariaz debekaturik daudela 10 lagunetik gorako bilera pribatuak eremu publikoan.
#OnFireArduratsua
  • #OnFireArduratsua goiburu hartuta, kontzientziazio, informazio eta arduraz jokatzera deitzeko kanpaina bat eginen da publikoari begira, jaialdian bete beharreko segurtasun neurri eta protokolo guztiez, antolatzaileek, artistek eta publikoak berak parte hartuta.