Jasangarritasuna

Fundazioa jakitun da erabat jasangarritasunaren aldeko politikak fase guztietan ezarri beharraz (aurre-ekoizpena, ekoizpena, ustiapena eta itxiera). Hori dela eta, Garapen Jasangarrirako Helburu batzuk garatu eta lantzen ditu, eta gainera, estrategia eta ekintza-ildo jakin batzuk finkatu ditu gure iritziz bere jarduerari aplikagarri zaizkion helburu bakoitzerako.   

OSASUNA ETA ONGIZATEA

Helmuga

2030erako amaiera ematea IHES, tuberkulosia nahiz malaria izurriteei, bai eta artatzen ez diren gaixotasun tropikalei ere, eta aurre egitea hepatitisari, uraren bidez transmititzen diren gaixotasunei eta beste gaixotasun transmitigarri batzuei ere bai.  

Estrategia

2030erako, amaiera ematea IHES, tuberkulosia nahiz malaria izurriteei, bai eta artatzen ez diren gaixotasun tropikalei ere, eta aurre egitea hepatitisari, uraren bidez transmititzen diren gaixotasunei eta beste gaixotasun transmitigarri batzuei ere bai 

Ekintza ildoak

#onfireresponsable:

  • Jendea kontzientziatzeko kanpaina, eta eraginen inguruko kanalak.
  • Erregistro arloko aurre neurriak barruti guztietan, bertaratzen den jendearen miaketa egiteko.
  • Antigeno testak egitea jaialdiko ekoizpen taldeari eta artistei. 
  • Protokoloak, lan kolektiboen arabera.

GENERO BERDINTASUNA

Helmuga

Emakumeen eta neskatoen kontrako diskriminazio forma guztiak amaitzea, mundu guztian.  

Estrategia:  Genero ikuspegia Jaialdian:
  • Programazio genero orekarekin (40/60-60/40).
  • Ekoizpen taldea %50etik gora.
  • Ikuspegia: Emakume ijitoa.
Ekintza ildoak
  • Ordainsari zuzena: katxe artistikoak eta ekoizpen taldea, parekagarriak 
  • Lan ingurunean kontziliazioa sustatzea (jaialdi aurrean eta bitartean). 
  • Kultura eskuratzeko ekintzak emakume ijitoarendako (autobusak, Jaialdira gonbidatutako Erriberako emakume ijitoentzat).

LAN DUINA: Hazkunde ekonomikoa

Helmugak
  • Lan eskubideak babestea eta lan ingurune segurua eta arriskurik gabea sustatzea langile guztiendako, baita langile migranteendako ere; bereziki, emakume migranteendako eta enplegu prekarioak dituztenendako. 
  • 2030erako, turismo jasangarria sustatzera bideratutako politikak landu eta praktikan jartzea, lanpostuak sortze aldera eta tokiko kultura eta produktuak bultzatze aldera. 
Estrategia
  • Ikuspegi inklusiboa kontratazio artistikoan.
  • Ekoizpeneko langileen lan baldintzak.
  • Turismo-pakete jasangarriak sortu daitezen sustatzea eta tokiko enplegua sortzea, lehentasunez talde kalteberentzat. 
Ekintza ildoak
  • Aukerak sortzea ijito herriko artistentzat eta langileentzat.
  • Nafarroako talentu flamenkoa laguntzea: hornitzaile nafarrak.
  • Ekoizpeneko langileen baldintzak, ezbehar aseguruak, segurtasun protokoloak eta LAP.
  • Turismo-paketeak tokiko sektorearekin, nazioartera ateratzea.
  • ‘Sabicasen Iruña’ bisita gidatua sortzea.

DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA

Helmugak

Hemendik 2030era, pertsona guztien gizarteratzea eta inklusio ekonomikoa nahiz politikoa sendotu eta sustatzea, edozein delarik ere haien adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa egoera ekonomikoa edota beste edozein egoera. 

Estrategia
  • Ijitoak kontzientziatzeko eta ahalduntzeko ikuspegia.
  • Gizarteratze eta laneratze ikuspegia, begirada ijito herriarengan eta talde kalteberetan pausatuta.
  • Desgaitasuna duen jendearen inklusioa.
Ekintza ildoak
  • Sarrera solidarioak, kultura eskuratzea.
  • Inplikazio aktiboa jardueretan.

HIRI JASANGARRIAK,
KOMUNITATE JASANGARRIAK

Helmugak
  • Are ahalegin handiagoa egitea munduko kultur eta natur ondarea babestu eta zaintzeko.
Estrategia
  • Kultur ondare immateriala (UNESCOren adierazpena).
  • Sabicas Unibertsoa. Besteak beste, Sabicasen lana berreskuratu eta zabaltzea.
Ekintza ildoak
  • Flamenkoa hedatu eta sustatzea.
  • Sabicasen gaineko oroitzapena eta haren ondarea erreferentzia-eredu gisa berreskuratzea.
  • Zabalkundea: urteroko hitzaldi, proiekzio eta entzunaldi programa.
  • Artxiboa: lan argitaragabea berreskuratzea, grabazio bereziak.

HELBURUETARAKO ALIANTZAK

Helmugak

Aliantza publiko-pribatuak. Aliantza eraginkorrak egin daitezen sustatu eta bultzatzea bai arlo publikoan, bai arlo publiko-pribatuan, bai gizarte zibilean, aliantzen baliabideak lortzeko estrategiak eta esperientzia aprobetxatuta. 

Estrategia
  • Lan ikuspegia sarean.
  • Koordinazio publiko-pribaturako ikuspegia.
Ekintza-ildoak
  • Sareko lana, inplikazioa honakoekin: gizarte erakundeak, boluntariotza, hondakinen kudeaketa, artistak kudeatzeko erakundeak, Nafarroako ehun flamenkoa (eskolak, Sabicas etxea).
  • Harreman gardenak eta iraunkorrak administrazio publikoaren maila guztiekin (estatukoa, Nafarroakoa eta tokikoa).
  • Enpresa pribatua jardueraren finantza-jasangarritasunean engaiatzea, babesletzen, mezenasen eta inbertsiogile fiskalen bidez.s.