Flamenco on Fire

Aurten, seigarren aldiz eginen da Flamenco On Fire jaialdia, ekimenak iparraldearekin duen amodioaren erakusgarri. Izan ere, egutegiko mugarri bilakatua, abuztuaren 20tik 25era eginen da Iruñean, Sabicas Maisuaren ohoretan, nafar lurraldeak sustrai flamenkoa goraipatze aldera.

Jaialdian, aurten ere, jarduera sorta zabala antolatu dira. Sei egun ekitaldiz beterik, eta ohi denez, Iruña flamenkoaren hiriburu bilakatua iparraldean, hiriko karrika eta agertokiak artista bikainen, flamenko-adituen eta zaleen topagune hautak izanen baitira.

Aurtengo Flamenco On Firek ‘Belaunaldiak, mitoak eta gazteak’ izanen ditu ardatz. Horrela, gai horien inguruan, hainbat kontzertu ehunduko dira, formatu urratzaileak erabilita. Zeharkako ziklo bat onduko da egitarau barneko jarduera gehienak zipriztintzeko.

Edukiak txukun eta artaz zaindurik, Jaialdiak, batetik, Baluarteko Auditorio Nagusiko ikuskizunak eta 3 Reyes Hoteleko Gaueko Zikloko kantu, dantza eta jotze errezitaldi mitikoak eskainiko ditu, eta, bestetik, doako kultur proposamen zabala, aire zabalean egitekoa, hala nola ‘Flamenkoa Balkoietan’, ‘Jam Flamenkoa’ eta ‘Belaunaldiak, mitoak eta gazteak’ ekimenak. Halaber, jarduera hezigarri eta integratzaileak eginen dira, hala nola ‘Arte Flamenkoari buruzko Iruñeko VI. Jardunaldiak’. Eta urtero bezala, hiriko ostalaririk onenek jaki goxo-goxoak eskainiko dituzte, ‘Sabicasen Pintxoa’ izeneko ibilbidearen bitartez.

Sabicas Maisuaren
oroimenez eta
flamenkoko ‘belaunaldiei, gazteei eta
mitoei’ eskainia.