• Bermut Flamenkoa
    Vermut Flamenco
    20 de agosto - 14:00 h | Sabicas Etxea

    Bermut Flamenkoa

    Sabicas Etxea flamenkoari eta gastronomiari eskainitako leku bat da, Flamenco On Firerekin batera 2014an jaiotakoa. Urteotan, peña flamenko bat bezalakoa izan da, eta sukaldaritzarik onena dastatzeko tokia ere bai. Sabicas Maisu handiaren omenetan egina da, hura gitarra flamenkoaren zutabe handienetako bat izan baitzen.

    Sabicas Etxea oso hurbil dago Iruñeko Katedraletik, hiriaren erdigunean berean. Benazko tokia da, fin-fina, goxoa, flamenko giro betean bermuta ahogozatzeko.

  • Mahai ingurua
    Generaciones del flamenco
    22 de agosto - 17:00 h | Baluarteko hitzaldi aretoa

    Baluarteko hitzaldi aretoa

    Moderatzailea: Antonio Parra.
    Hizlariak: Pepe Habichuela, Curro Albaycín, José del Tomate, Tío Selín eta José Jiménez

    Baluarteko hitzaldi aretoan mahai inguru jakingarria eginen da flamenkoko leinu ezberdinen ordezkarien artean. Pepe Habichuela, Curro Albaycín, José del Tomate, Tío Selín eta José Jiménez arituko dira beren oroitzapenak nahiz bizipenak aletzen eta trukatzen etxetik jasotako herentziaren inguruan. Era berean, flamenkoa belaunaldiz belaunaldi irakasteko garrantzia izanen dute eztabaidagai: gurasoengandik seme-alabengana eta maisuengandik ikasleengana. Antonio Parra izanen da gidari eta moderatzailea.

  • Hitzaldia
    Curro Albaicín
    23 de agosto - 17:00 h | Baluarteko hitzaldi aretoa

    Granadako Zambrak eta Sacromonteko Flamenkoak

    Curro Albaicín

    Curro Albaicín Sacromonteko oroitzapen bizia da, kantua da, dantza da; hitz batez, flamenko peto-petoa. Erabilgarritasunaren degenerazioa bizi duen Granadako auzo horretako funtsa bera da. Sacromonteko funts eta ondare galdua berreskuratu eta biziberritzeari eskaini dio bizitza. Zambra berreskuratzea izan da bere oinarrizko lanetako bat, hau da, aipatu auzoko dantza nagusia. Premiazko ahalegin horretan, nahitaezko berriemailea izan da lurralde liluragarriko azterlan orotarako. Curro Albaicinen 30 urtez bizi ondoren, jaio zen kobazulora itzuli eta bere oroitzapenetako ateak ireki dizkigu, hitzaldi honen bidez gugan gozamena eragiteko, bere oroitzapenak flamenkoaren zati baitira.

  • Flash Mob
    Flash Mob con El Juncal
    24 de Agosto - 11:15 h | Udaletxe plaza

    Flash Mob El Juncalekin

    Aurten, El Juncal arte flamenkoaren zentroak Flash Mob bat antolatuko du Udaletxe plaza ederrean. Irekia egonen da koreografia ikasi eta parte hartu nahi duen ororentzat.

    Fuensanta Blanco buru delarik, El Juncaleko zuzendaritzak Jaleo batzuk grabatu ditu dantza kolektiborako. Bere identitatearengatik eta pisuarengatik aukeratuko jaleoak izan dira, gisa horretan Extremadurari halako begi-keinua egiteko, lurralde horrek ekarpen baliosa egin baitio flamenkoari. Kantuan, Paz de Manuel eta Ángel Ocray; gitarran, Rafael Borja; biolinean, Mariya Lomakova, eta baxuan, Dr. Txo.

  • Hitzaldia
    Joaquín López Bustamante
    24 de agosto - 17:00 h | Baluarteko hitzaldi aretoa

    Kalo hizkera eta erromania flamenkoan

    Joaquín López Bustamante

    Kazetaria eta kultur kudeatzailea, Cuadernos Gitanos aldizkariko zuzendaria da. RNEren kolaboratzailea; zehazki, “Gitanos: arte y cultura romaní” saioaren aurkezle eta zuzendarikidea da Radio 5-n eta Radio Exterior de España-n. Bestalde, Madrilgo M21 Radio irratian, “Ververipen: diversidad gitana” irratsaioa egiten du, astean behin.

    Hezkuntza Ministerioko Ijitoen Kulturaren Institutua Fundazioko Kontseiluko kidea da. Halaber, GKE eta ijitoen erakunde askorekin aritu da lankidetzan.

    Oraingo honetan, kalo hizkerak eta erromaniak flamenkoaren letretan duten lekuaz mintzatuko zaigu.

  • Hitzaldia
    Susanne Zellinger
    25 de agosto - 17:00 h | Baluarteko hitzaldi aretoa

    Flamenko garaikideak

    Susanne Zellinger

    Dantza flamenkoak azken 30 urte honetan izaniko zorabiozko garapenaren ondotik, zilegi da galdera hau egitea. Nola iritsi ote gara hona? Non ote daude Rocío Molina agertokian biluzik agertu izanaren sustraiak? Zergatik daramatzate bailaoreek gonak eta errodatzen dute pistan? Zer egiten dute Goldberg Bariazioek kontzertu flamenko batean? Galderei Susanne Zellinger irakasle, editore eta kazetariak erantzungo die ‘Flamenko garaikideak’ hitzaldian.