ESTRELLA MORENTE

[one_third last=»»]


Sábado 30 de agosto, 22:00h

Escenario Sabicas

Taldea:

Estrella Morente – Ahotsa
Montoyita – Gitarra
El Monti – Gitarra
Ángel Gabarre – Koruak/Txaloak
Antonio Carbonell – Koruak/Txaloak
Quiqui Morente – Koruak/Txaloak
El Popo – Perkusioa

[/one_third]
[two_third last=»yes»]Enrique Morente maisuaren eta Aurora Carbonell bailaoraren alaba, Estrella Morente 1980an jaio zen Granadan. Flamenkoen artean hazi zen, eta 7 urte baino ez zituela Sabicas maisuaren gitarrak lagunduta hasi zen abesten. 16 urterekin hasi zen kantaore gisa mundu osorako abesten.

2001. urtea izan zen, inolako zalantzarik gabe, artistaren karrerako urterik garrantzitsuenetakoa. Bere lehen grabazioa, Mi Cante y un Poema, aitak, Enrique Morentek, ekoiztu zuen, eta Peter Gabriel konposatzaile britainiarraren Real World zigiluak zabaldu zuen nazioarte mailan. Zazpi hilabete geroago arrakastaz beteriko urteari amaiera eman zion, bat ere konbentzionala ez zen eta zituen heterodoxia eta freskotasuna zirela eta kritikari guztiek txalotu zuten Calle del Aire diskoarekin. Lehenbiziko albuma platinozko disko izan zen, eta bigarrena, urrezkoa.

Jaialdietan, zuzenekoetan edo zinean, Estrella Morente Espainia osoko ikuskizun nagusietan egon da. Chano Lobato eta Juan Habichuela handiekin zuzenean abestuz edo bere ahotsa jarriz Almodóvarren edo Sauraren filmetako soinu bandetan. Jaialdi nagusietan ere hartu du parte: Festival Internacional Cante de las Minas (Murtzia), Sonidos del Mundo (Utrera), La Mar de las Músicas (Cartagena), Festival de Guitarra de Barcelona edo Festival de la Luna Mora (Malaga), batzuk aipatzeagatik.

Debutatu zuenetik sari asko jaso ditu. Horien artean, 2001ean lortu zuen Flamenko Sorkuntza Lan hoberenaren Ondas saria eta Album flamenko hoberenari emandako Musikaren Saria 2006an.

Flamenco On Firen, kantaoreak Autorretrato eskainiko digu, 2013ko Grammy Latino sarietarako izendapena balio izan dion ikuskizuna. Talde hoberenak lagunduta, bere artearen hoberena oparituko digu, bere haurtzaroko jaietako kantuen xumetasun leunetik, faltan sumatzen den maitasunaren sakontasunetaraino. Sentimenduen panorama osoa, sentsazioen eta koloreen gama osoa, egungo eta iraganeko emakumearen bizipen guztiak, jasotzen dira Estrellaren ahotsean.
[/two_third]