ARCÁNGEL

[one_third last=»»]


Jueves 28 de agosto, 19:30h

Escenario Flamenco On Fire

Taldea:

Arcángel – Ahotsa
Miguel Ángel Cortés – Gitarra
Dani de Morón – Gitarra
Agustín Diassera – Perkusioa
Los Mellis y Agustín Diassera – Koruak/Txaloak

[/one_third]
[two_third last=»yes»]
Francisco José Arcángel Ramos, 1977an jaio zen Huelvan. 10 urte baino ez zituela, kantaore gisa debutatu zuen, eta La Peña La Ordeneko fandango haur lehiaketako lehen saria irabazi zuen.

Hurrengo urtean, Niño de Purak eta bere anaiak, José Joaquín bailaoreak, beraien konpainian parte hartzera deitu zuten. Beraiekin hazi egin zen artista gisa, eta denbora gehiegi igaro aurretik artista handiekin batera hasi zen: Jesús Cayuela eta José Roca, La Parralarako; Mario Mayaewkin, Los flamencos cantan y bailan a Lorca lanerako; edo Manuel Solerrekin batera, Por aquí te quiero ver lana eszenaratzeko.

Arcángel izena gero eta ezagunagoa zen arren, 1998an eman zuen jauzia, ikus-entzuleen eta kritikaren aintzatespena jasoz. El Monte zikloan eta Sevillako X. Biurtekoan izan zuen partaidetzaren ondorioz arrakasta handia lortu eta ezinbesteko kantaore bilakatu zuten. Arrakasta horrek, Cristina Hoyos, Israel Galván, Eva la Yerbabuena edo Javier Barón bezalako bailaore handiekin aritzera eraman zuen, besteak beste.

Kantaoreak oso egitasmo anitzetan hartu du parte, adibidez, Mauricio Sotelo musika garaikide konposatzaileak sortutako De Oscura Llama (2009) izenekoan. Konposatzaile horrekin hamar urte baino gehiagoz egin du lan. Zambra 5.1. izena jaso duen ikuskizunak Flamenkoak eman duen artista handienetako bati eskaintzen dio omenaldia, Manolo Caracoli, eta ukitu klasikoa duen arren, ohikoarekin zerikusirik ez duen soinu mundua eskaintzen du.

Baina, 2001ean, bere lehenbiziko lana izango zen Arcángelekin erakutsi zuen Huelvako kantaoreak bere balioa grabazio estudio batean, ikus-entzuleak eta kritika konkistatuz, flamenkoaren ikuspegi ausart baina egiazkoaren bitartez. Erabateko arrakasta lortu zuen diskoari esker Andalucía Joven 2002 Saria eta Flamenco Activo de Úbeda Sari Nazionala lortu zituen, bestek beste. Disko horren ondoren Quijote de los Sueños (2011) eta Las Idas y las vueltas (2012) etorri ziren, azken hori Fhami Alquai biola-ganba jotzailearekin batera. Lan horrek 2012ko Sevillako Biurtekoaren Giraldillo de Oro saria eman zion.
[/two_third]