Aire zabaleko jarduerak doan

Flamenkoa Balkoietan

Flamenkoak hiriko karrikak hartuko ditu, plazarik ospetsuenak eta txokorik ederrenak musikaz eta artez blaituta. Izan ere, Horrela, Mañueta kalean, Udaletxe plazan eta Gazteluko plazako La Perla Hoteletako balkoietan errezitaldi laburrak eginen dira, abuztuaren 21etik, asteazkena, 25era, igandea.

Próximamente más información

Flamenco Jam

Jaialdiaren seigarren edizio honetan, ‘Jam Flamenca’ ‘Basotxoan’ eginen da; arras leku xarmangarrian, hain zuzen. Izan ere, Jaialdiko arratsaldeak ederki abuztuaren 22etik, osteguna, 25era, igandea, girotuko ditu, 14:30etik goiti. Horrela, Flamenkoko zenbait pertsona ospetsu Dj gisa arituko dira, txukun aukeratutako musika emateko; ondoren, kontzertu bat. Kontzertua, zehazki, eta Jam Session saioek ohi dutenez, espontaneotasunaz eta magiaz beterik eramanen da bururaino, eta saio hori une honetako musikari handiek koordinaturik.

Próximamente más información

Belaunaldiak, mitoak eta gazteak

Flamenkoaren ikasbide nagusia ahozko transmisioa da: gurasoengandik seme-alabengana, maisuengandik ikasleengana, eta belaunaldiz belaunaldi. Aurrekoen eta maisuen jakintza ikastun gazteenen zerbitzuan jartzen da, flamenkoa oinordetzan jaso dezaten.

‘Belaunaldiak, mitoak eta gazteak’ gaiak eman dio izena aurtengo Flamenco On Fireri. Horrela, Doako kontzertu ziklo bat eginen da ‘Basoatxoan’, Kondestable Civivoxean eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren Civican zentroan. Ikuskizun horietan, etorkizun oparoko gazteak nahiz flamenkoaren munduko maisu bikainak arituko dira. Arte honetan, ahozko transmisioak belaunaldien, leinuen eta familien artean duen garrantzia gogora ekartzeko. Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Gizarte Ekintzak lagundurik.

Próximamente más información

VI Jornadas de arte Flamenco

Hamaika flamenkologo, kazetari, artista, historialari eta kulturako beste artista nabarmen batzuk arituko dira klase magistral, tailer, dokumental, haurrendako jarduera, hitzaldi eta mahai inguruetan, Arte Flamenkoari buruzko Iruñeko VI. Jardunaldien karira. Halaber, Flash Mob bat eginen da, eta flamenkoa eta gastronomia uztartuko dituen ekimen bat ere bai. .

Sabicas Maisuaren lanaren balioa nabarmendu eta erakusteko daude pentsatuak, eta aurten bereziki, belaunaldien, mitoen eta etorkizun oparoko gazteen arteko ahozko transmisioak flamenkorako duen garrantzia eta balioa aldarrikatuko dituzte, makina bat jardueraren bidez, Flamenco On Firek antolaturik, eta Gaz Kaló Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioak, Nafarroako Kutxa Fundazioak, Rural Kutxak nahiz la Caixa Gizarte Ekintzak lagundurik.

‘Sabicasen Pintxoa’ ibilbide gastronomikoa

‘Sabicasen Pintxoa’ ibilbide gastronomikoa.

Flamenco On Firek flamenkoa ulertzeko modu berri bat ekarri du sukaldaritzaren bidez, ‘Sabicasen Pintxoa’ izeneko ibilbide gastronomikoaren eskutik, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartearekin elkarlanean.

30 establezimendutako chef eta ostalaririk onenek Agustín Castellón Campos Sabicas gitarraren Maisuaren figuraren inguruan onduko dituzte beren lan goxoak, haren artean eta figuran inspiraturiko errezeta eta proposamenen bidez.