Diego Carrasco y Tomasito

Diego Carrasco & Carrasco Family

Abuztuak 25 23:30h Ciclo Nocturno - 3 Reyes hotela

"Con la colaboración especial de Tomasito"

Diego Carrasco flamenko abangoardistaren erreferentzietako bat da. Santiago auzo esanguratsutik dator, eta han ‘Konpasaren gurua’ dela esaten dute. Ibilbide luzea dauka bizkar gainean, bere herria maite eta sentitzen du beste ezeren gainetik, eta horixe irudikatzen du arte-ariketa bakoitzean. Gitarra jo, kantatu, eta sortzen du. Nortasun handia du, eta horregatik, haren soinua edozein testuingurutan egiten zaigu ezaguna. Karismatikoa, garbia eta pertsonala da, bere estiloa du, nahastezina, eta horrexek bereizten du. Gustu handiz nahasten ditu kontzeptuak, koloreak eta ñabardurak, batere galdu gabe bere esentzia flamenkoa eta sonikete bereizgarria.

Diego Carrascorekin batera,  ‘La Carrasco Family’ aritzen da. Taldeak bere abizenak defenditu, eta freskura, indarra, flow eta soniketea ematen dizkio ikuskizun bakoitzari; saio bakoitza egiazko arte eta konpas zeremonia da. Curro Carrascok gitarra jotzen du; Juan Grandek, baxua;  Maloko Soto bigarren ahotsa da, eta Ane Carrasco perkusioaz arduratzen da. Gazteok beren hizkuntza garatu dute, eta nortasun-marka bat ere bai, hots, talentua, erritmoa eta zentzua.

Tomasitori ‘El Niño Robot’ esaten diote. Artista integral, polifazetiko eta paregabea da. Kantatzean forma naturalak ditu ezaugarri, eta dantza berezia egiten du. Fred Astaire da, baina ‘guasa’ handiz betea; edo Michael Jackson Jerezko kaleetan barrena, edo ijito zentzuduna, edota rockzale punka. Kantatu bidenabar klake dantzan aritzen da, edo flamenko dantzan, break dancean, edo zernahi dantzatan, zapatak oinetan, eta eskuetan ere bai. Karisma, indar eta euforia hutsa.

Elkarrekin, konplexurik gabeko ikuskizuna eskaintzen dute,  eszenaratzea aparta izanen baita, basatia, espontaineitatez eta elkarrekintzaz betea. Jerez de la Fronteratik heldu zaigu, bazter liluragarrietatik, indarrez, sendo eta irmo. Hitz batez, musika-eztanda eta konpas-leherketa.

  • Cañiizares

    Abuztuak 25

    ‘Al-Andalus’, gitarra eta orkestrarako kontzertua Paco de Lucíaren oroitzapenetan. Egilea: Juan Manuel Cañizares
  • Martirio

    Abuztuak 22

    Martirio, 30 urte
  • El Granaíno y Duquende

    Abuztuak 23

    ‘Maestro’. Omenaldia Camaróni
  • Miguel Angel Cortés

    Abuztuak 23

    Sonantas en tres movimientos
  • Carmen Linares, Arcángel y Marina Heredia

    Abuztuak 24

    Tempo de Luz
  • Jacoba Quartet

    Abuztuak 24

    Jacoba Quartet
  • Rafael Riqueni

    Abuztuak 25

    Parque de María Luisa
  • Tomasito

    Abuztuak 25

    Ciudadano Gitano
  • Popo

    Abuztuak 26

    Soniquete Con Flow
  • Antonio Carmona

    Abuztuak 26

    Obras Son Amores
  • José Maya

    Abuztuak 26

    Maya
  • Miguel Poveda

    Abuztuak 27

    Miguel Poveda kontzertuan
  • José Enrique Morente y Juan Habichuela Nieto.

    Abuztuak 27

    Kiki Morente eta Juan Habichuela Nieto