Baluarte

Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa kultur ekipamendu handia da eta, guztira, 63.000 m2 ditu. Hiriaren erdigunean kokatua, Baluartek kokaleku ezin hobea dauka, hiriko merkataritza eta aisia eremurik bizienaren, eta Iruñeko Ziudadelaren monumentaltasunaren artean. Ziudadela XVI. mendeko gotorlekua da, egun parke publiko bihurtua.

Tres Reyes Hotela

Hiriaren bihotzean eta Baluartetik hurbil-hurbil kokatua, Tres Reyes Hotela Jaialdiaren hotel ofiziala da, eta bertan, Gaueko Zikloa eginen da, hots, benetako tablao baten gisan itxuratuko da bost flamenko-ikuskizun emateko. Halaber, jatetxe nahiz edari zerbitzuak jendearen eskura egonen dira. 250 lagunendako edukiera mugatua izanen du, bertan eskainiko diren ikuskizunak hurbilagotik gozatzeko.

Gran Hotel La Perla Balkoia

Gazteluko Plaza Iruñearen erdigunean dago. Plaza eraiki zenetik, Iruñeko jendearen topaleku nagusia izan da, eta hiriak duen ikonorik ezagunenetakoa. Gaur egun ere, bertan ekitaldi garrantzitsuak egiten dira, eta ohikoa izaten da plazari iruindar guztien “egon-gela” esatea.

Plazan La Perla Hotela dago, historiaz betetako establezimendua, eta historiarekin berarekin konprometitua. Izan ere, XIX. mendetik aurrera, mugarri historikoen lekuko eta ardatz izan da. Establezimendua paregabea da, luxuzko hotela hamaika gizon-emakume ospetsuri lotuta egon baita denboraren joanean: Ernest Hemingway, Orson Welles, Manolete, Charles Chaplin, Pablo Sarasate, Julián Gayarre, Imperio Argentina, Cayetano Ordoñez edo Ignacio Zuloaga.

Udaletxeko balkoia

Udaletxeko Plaza hiriaren erdigunea da, bertan Iruñeko Udaletxea baitago. Mundu osoan da ezaguna, Udaletxeko balkoi batetik “txupinazo” ospetsua botatzen baita urtero Sanferminei hasiera emateko.

Eraikinaren aurrealdean estilo konbinazio bitxia ageri da. Horrela, erlojua kokaturiko frontoia neoklasikoa da, bai eta hiru solairuetako zutabeak ere, eta behetik gora, hurrenez hurren zutabeak klasiko doriarrak, joniarrak eta korintoarrak dira. Gainerako apaingarriak barrokoak dira, eta Herkulesen bi eskultura dira nabarmentzekoak, mazo banarekin, eta alderik gorenean zut “Ospe tronpetadunaren” alegoria bat. Ate nagusiaren alde banatan, beste bi alegoria daude: “Zuhurtasuna”, eskuan ispilua eta sugea dituela, eta “Justizia”, balantza duela.

Mañueta kaleko balkoia

Giro handiko kalea da Iruñeko Alde Zaharrean, Mercaderes kalearen eta San Domingoko Merkatuko atearen artean. Jendea batera eta bestera ibiltzen da, ondoan merkatua baitago, eta karrikan bertan, hamaika denda tipiko.

Egungo Mañueta kaleari (XVIII. mendeko izena) lehenago “rua de los Caños” esan zitzaion erdaraz, eta hasieran erreka bat zen, Curia, Nabarreria eta Mercaderes karriketako ura San Domingo aldapan beheiti Argaraino eramaten zuena. Erdi Aroan jada karrika zen. 1651ra arte, agirietan “calle de los Baños” esan zitzaion, hartan bainuak izan omen zirelako.

Mañuetako kalearen hasieran, horma-hobi batean sartua, Kristo Gurutziltzatu bat jarri da, Santa Zezilia baseliza desagertuko fatxadan zegoena. Irudiak oihartzun espresibistak ditu eta XVI. mendearen bigarren erdikoa da.

El Mesón del Caballo Blanco

Ubicado en la calle Redin s/n, se ha convertido en una de las terrazas de referencia en Pamplona y su ciclo de conciertos veraniegos transciende mucho más allá de las fronteras de la ciudad. Un espacio idóneo para relajarse y disfrutar de la mejor oferta culinaria en buena compañía. El Mesón del Caballo Blanco, acogerá este año la ‘Jam Flamenca’ de Flamenco On Fire.

Kondestable Civivoxa

Kondestablearen Jauregia jauretxe bat da, Luis Beaumontek 1550etik 1560ra eraikiarazia. Gizon hori Leringo IV. Kondea izan zen, eta Nafarroako Kondestablea ere bai. Arkitektura zibilari dagokionez, Iruñeko XVI. mendeko eraikin bakarra da. Azken lau mendean, 150 urtean apezpikuaren egoitza izan zen, bai eta behin-behineko Udaletxea ere, XVIII. mendearen bukaeran.

1997tik hona, Interes Kulturaleko Ondasun izendatua, gaur egun Udalaren jabetza da, eta 2008ko bukaeraz geroztik, jendearendako zabaldu da Civivox izeneko gizarte etxeen baitan; hots, Udalak kudeaturiko guneak dira, kultur jarduerak egiteko.

Civican, Fundación Caja Navarra

Civican es el centro sociocultural de Fundación Caja Navarra, ubicado en la Avenida de Pío XII, 2, en Pamplona. Es un espacio de encuentro intergeneracional y multidisciplinar con clara vocación de movilización social e incentivador de la participación activa. Civican propone un completo programa de actividades culturales, sociales y educativas durante todo el año, y acoge distintas actividades de las Jornadas de Arte Flamenco de Pamplona.

Casa Sabicas

Casa Sabicas flamenkoari eta sukaldaritzari eskainitako lokala da, eta 2014an sortu zen, Flamenco On Fire jaialdiarekin batera. Urte hauetan, flamenkoko peña moduan funtzionatu du Casa Sabicasek, lurraldeko jan-edan onenez gozatzeko tenplua izateaz gain.

Era berean, establezimenduak Agustín Castellón Campos ‘Sabicas’ gitarraren maisu iruindar handiari egiten dio gorazarre. Sabicas ezaguna da flamenkoaren oinarri handietako bat izateagatik, izan zuen izaera gailenarengatik, eta arteari eman dion musika ondarearengatik.

Casa Sabicas Iruñeko Katedraletik metro batzuetara dago, hiriaren bihotzean. Gune guztiz fina da, jatorra eta abegikorra, eta abuztuaren 25ean, osteguna, ‘Flamencos de Navarra’ ikuskizuna hartuko du.