Cartel Flamenco on fire 2016

Flamenco on Fire 2016

Flamenco On Fire Iruñera itzuliko da abuztuaren 24tik 28ra eta, horren bitartez, hiria flamenko munduko artista handien topagunea izanen da, bai eta flamenko zaleena ere. Egitarauak abangoardia hartu du kontuan, eta kontuan ere beste musika batzuekiko gurutzeak eta hibridazioak, flamenkorik garbiena bazter utzi gabe. Baluarteko auditorio nagusian, Gayarre Antzokian eta Zentral Aretoan lau ikuskizun handi emanen dira. Tres Reyes Hotelean, halaber, ‘tablao’ bat jarriko da, aurten ere Gaueko Zikloa egiteko; orotara, bost emanaldi, kontzertu eta lehen mailako dantza ikuskizun. Halaber, Arte Flamenkoari buruzko Jardunaldiak itzuliko dira, hau da, klase magistralak, tailerrak, mintzaldiak eta dokumentalak. Jaialdiaren hirugarren ediziorako, ziklo berri bat eginen da: Flamenkoa balkoietan, arte eta bikaintasun programa batez hornituta. Hiriko hainbat tokitan, emanaldiak eskainiko dira jaialdiaren egun bakoitzean.

Flamenco On Fire jaialdiak, urtero bezala, Sabicas maisuari eskainiko dio jaialdia eta aurten, zehazki, Juan Habichuela handiari omenaldia egingo dio. Habichuela Granadako gitarrista ospetsua da, ‘Habichuela el Viejo’ren ondorengoa. Gorazarre eginez balioa eman nahi zaio arteari, musikari eta flamenkoari egin dion ekarpen ezinbestekoari.

 
 

‘Flamenco On Fire de Cerca’. Por Javi Fergó