Flamenco/a on Fire

Mugen gainetik, eta sekulan baino indartsuago, flamenkoak berriz ere iparralderantz eginen du bidaia, abuztuaren 21etik 26ra; horren ondorioz, Iruñea egungo talenturik onenaren erakusleihoa izanen da. Flamenco On Firek bere bosgarren edizioa eginen du, nafar lurraldean sustraituriko erro flamenkoa goraipatuta, Sabicas Maisuaren ohoretan, betiere.

Beste behin ere, aurten 6 egunez, Iruñea flamenkoaren egoitza izanen da iparraldean, eta hiriko plazak nahiz agertokiak artista bikainen, adituen eta zaleen topaleku bilakatuko dira

Edukiak txukun eta zabal landurik, Jaialdiaren barnean, batetik, Baluarteko Auditorio Nagusiko ikuskizunak aipatu behar dira, eta bestetik, Gaueko Zikloko kantu, dantza eta jotze errezitaldiak. Horiez gain, doako kultur proposamen ederra, aire zabalekoa, ‘Flamenkoa Balkoietan’ eta ‘Jam Flamenca’ ekimen bitartez. Halaber, jarduera hezigarriak eta integratzaileak eginen dira, ‘Arte Flamenkoari buruzko V. Jardunaldiak” ekimenaren eskutik. Eta urtero bezala, hiriko ostalaririk onenek ahogozagarririk goxoenak eskainiko dituzte, ‘Sabicasen Pintxoa’ ibilbidearen bitartez.

Iruñean ikusiko dugu elkar!

lunares

Sabicas
Maisuaren oroimenez
eta emakume
flamenkoari eskainia

Emakume Flamenkoaren Ohoretan

‘Emakume Flamenkoaren ohoretan’ izena du aurten Flamenco On Firen estreinatuko den zeharkako zikloak, emakumeak flamenkoan duen balioa nabarmendu eta erakusteko. Izan ere, hamaika ekitaldi eginen dira emakumearen ohoretan: ikuskizun handiak Baluarten, kontzertuak Tres Reyes Hoteleko agertokian, emakume gitarra-joleen errezitaldiak hiriko hainbat tokitan, hitzaldiak eta tailerrak. Gainera, ziklo berri hauxe bera ageri da Jaialdiaren bosgarren edizioaren irudian, Mikel Urmeneta sortzaile ospetsuak ondua.

Bere alderdi sozialenari eutsita, Jaialdiak 500 sarrera solidario banatuko ditu emakumea gizarteratu eta ahalduntzearen alde lanean ari diren hainbat erakunderen artean.

lunareslunares1